Pandemian
Germanek aipatu bezala, gerrak bakarrik galarazi zuen taldearen ekimena, German bera kartzelan egon zen tartean.
Gure historia erakusten duten argazkiak topatu ditzakezu hemen
12 ene 2025 8:34
Germanek aipatu bezala, gerrak bakarrik galarazi zuen taldearen ekimena, German bera kartzelan egon zen tartean.
11 ene 2025 23:28
German Urigueni osasunak baimendu zion bitartean koplari lanak bete zituen, baina hari ere heldu zitzaion errelaboa hartzeko beharra.
11 ene 2025 15:08
Ermuko Guencallen jaio zen German Uriguen Ormaetxea 1898ko urriaren 11n. Eibartar armagina zen aita Damaso, herriko alaba ama Saturnina eta aitxitxarengandik zetorkien Etxegiña gaitzizenetik ezagutuko zuten familia osoa. Gerora Sallabente auzoan biziko ziren, autopistaren sarrera egiteko Etxegiñanean. Eurenean argi-zentrala ezagutu zuten sallabentearrek, makina batekin errekatik indarra hartuta auzorako argia sortzen zuena.
19 nov 2024 22:45
1974. urtean Joxemari Iriondo ezagunak elkarrizketa hau egin zion German Uriguen "Etxegiñari".
- Makila: lurra esnatzeko erabiltzen dena. Askotan belaunaldiz-belaunaldi
erabilia. Taldekide batzuk aitarena jaso dute herentzian, eta urtez-urte hor
jarraitzen dute Elgoibarko zorua kolpatzen. Germanen makila ere
gordeta dagoen altxorra da Taldearentzat.
- Akordeoia: ezinbesteko gidaria. Berak markatzen du musikaren erritmoa.
Nola ahaztu Ixidorren soinu txuria, Katalotzaren akordeoia, Anabel
Arrizabalaga, Ainhoa Zapata edo Aitor Urainen laguntza…
- Panderoa: askotan taldearen laguntzaile fina. Panderoarekin hor izan
genuen Abdon Baskaran ”Aizta” ahaztezina.
- “HARRI” : Elgoibarko Etxegiña Taldearen santa eskea zer den erakusten duen sinbolo bat bada, hori 2000. urtetik bolatokian
daukagun irudia da, “HARRI”.