Nor zen German Uriguen "Etxegiña"

Publicado el 11 de enero de 2025, 15:08

Ermuko Guencallen jaio zen German Uriguen Ormaetxea 1898ko urriaren 11n. Eibartar armagina zen aita Damaso, herriko alaba ama Saturnina eta aitxitxarengandik zetorkien Etxegiña gaitzizenetik ezagutuko zuten familia osoa. Gerora Sallabente auzoan biziko ziren, autopistaren sarrera egiteko Etxegiñanean. Eurenean argi-zentrala ezagutu zuten sallabentearrek, makina batekin errekatik indarra hartuta auzorako argia sortzen zuena.

Kanturako eta bertsotarako zaletasuna gazte-gaztetatik zekarren Germanek. Diario Vasco egunkarian 1977an egin zioten elkarrizketa baten aipatzen duen bezala, Ermuan eta Eibarren 1915ean hasia zen Santa Agedako koroak sortzen eta hamazazpi urteko mutikotxoa zela abestu zituen estreinako aldiz berak sortutako Salbearen zortzi ahapaldiak.

Añadir comentario

Comentarios

Todavía no hay comentarios